Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003ko udalbatzan izandako istiluengatik auzipetutako aiaraldearren sententzia atera du. "Estatuko instituzioen kontrako delitua" egotzita, Oier Amorrorturi eta Aitor Goikoetxeari urte bateko kartzela zigorra ezarri die. Aitor de la Torre absolbitu egin dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003ko udalbatzan izandako istiluengatik auzipetutako aiaraldearren sententzia atera du. "Estatuko instituzioen kontrako delitua" egotzita, Oier Amorrorturi eta Aitor Goikoetxeari urte bateko kartzela zigorra ezarri die. Aitor de la Torre absolbitu egin dute. Gainontzeko auzipetuak -Angel Benito, Gaizka Amorrortu, Alfredo Remirez, Asier Barruetabeña, Beñat Mendiguren, Aitor Basterra, Iker Roiz, Oihana Gomara, Karmelo Serrano, Saioa Ugarriza, Jon Ander Altube, Lali Aramendi, Kepa Garrote, Urtzi Goitia, Mikel Mate eta Jesus Mari Gomez- bi hilabetez espetxeratzea ere eskatu du Angela Murillo epaileak. Amorrotuk eta Goikoetxeak ere bete beharko dute bi hilabeteko zigor hori.
Berriak adierazi duenez, 200 eta 900 euro arteko isun batzuk ere jarri dituzte. Angela Murillorekinbatera Javier Martinez eta Fernando Bermudez de la Fuente izan dira auzia ebatzi dutenak.
2003ko ekainaren 14an ezker abertzalearen legez kanporatzea salatzeko egindako protesta bategatik urtarrilean epaitu zituzten 19 aiaraldearrak. Fiskalak, hiruna urteko espetxeratzea eskatu zuen bakoitzarentzat Santiago Abascal Conde, Rosa Torres eta Montserrat Canive PPko zinegotziak, besteak beste, jotzeagatik.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.