Kiroldegia eta ikastetxea ibaiaren beste aldearekin lotzen dituen zubia zabaldu dute

Andramari eta Ibaiondo kaleak elkartuko dituen zubia zabalik da. 25,60 metroko luzera eta 2,5 metroko zabalera du eraikinak, eta pinu-egurrarekin eraiki dute. Josu San Pedro alkatearen arabera, Altube ibaiaren mugapen eragina murrizteko egin dute obra.

Era honetan, kiroldegi eta herriko ikastetxerako sarrera erraztuko zaie oinezkoei. Zubiak 100 metro erradioko kurba dauka, eta erdialdean 0,77metroko gezia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide