Laudio futbol taldea bigarren postuan da, Basconia 1-3 garaituta

Laudio futbol taldeak Basconiakoen aurka 1-3 irabazi ondoren, ligako bigarren postuan kokatu da. Futbol taldeak jarraian irabazi duen bosgarren partida da.

Laudio futbol taldeak Basconiakoen aurka 1-3 irabazi ondoren, ligako bigarren postuan kokatu da. Futbol taldeak jarraian irabazi duen bosgarren partida da.

Artunduaga futbol zelaian jokatu zuten asteburuan norgehiagoka. Basconiaren aldetik, Arrizabalagak, Bilbok, Magdalenok, Mikelek, Aymericek, Jon Iruk, GUarrotxenak, Zabaletak, Sabinek, Mendigutxiak, Aketxek, Kortaitartek eta Altamirak hartu zuten lehian parte. Laudio taldea, aldiz, Jose Carlos, Garmendia, Alain, Bergara, Larrainzar, Paredes, Rekagorri, Anton, German, Tuto, Ramos, Sergio eta Pastrian futbolariek ordezkatu zuten.

Laudioarrek denbora gutxi behar izan zuten markagailua alde jartzeko. Izan ere, zazpigarren minutuan Germanek sartutako golak talde aiaraldearra aurretik jarri zuen. Basconiakoak, baina, ez zuten etsi; 34. minutuan Guarrotxenak penalti bidez sartutako golean partida berdindu baizuten. Basconiakoen aldekoa, ordea, ez zen partidako penalti bakarra izan. Horren adierazle da Laudio taldeko Paredesek 48.minutuan gol bilakatu zuen penaltia. Norgehiagoka bideratuta utzi arren, Pastrian izan zen 66.minutuan garaipenaren hiru puntuak Laudioren eskutan jarri zituen jokalaria, laudioarren aldeko hirugarren gola sartu baizuen.

Bi txartel gorri, 7 hori

Guadix Vivas arbitroak bi jokalari kanporatu zituen zelaitik: Basconiako Aymeric eta Laudioko Rekagorri. Vivasek, zazpi futbolariri erakutsi zien txartel horia: Basconiako Aketxe zein Mikeli, eta Laudioko Garmendia, Aitor Ramos, Anton, Bergara eta Alain jokalariei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide