Iritsi dira inauteriak Aiaraldeara. Aste honetan zehar asko izango zarete armairuak hankaz gora jarriko dituzuenak. Batzuk, etxeko ganbaretatik trapu bila. Beste batzuk, dendetako pertxak mugiaraziz eroso sentiaraziko zaituzteen mozorroa topatzeko esperantzan. Aste osoan zehar, ikastetxeak pertsonai edo gai ezberdinetaz jantziko dira. Asteburuan, ordea, kaleak izango dira ihauterien islada nagusi. Izan ere, asko dira aratusteetako desfileak antolatzen dituzten herriak.
Ultraheroiak, pinguinoak, pirritx eta porrotx, bakeroak, Teo, Son Goku.... mozorratzeko milaka aukera daude. Inauterietan etxean geratzekoak ez bazarete...ondo pasa!