Landa Zuri etxea gaztetxe bihurtzeko ingurua garbitzen ari da Gazte Asanblada

Otsailaren 3an okupatu zuen Amurrioko Gazte Asanbladak Landa Zuri etxea. Udalaren salaketa medio, ordea, ertzaintzak desalojatu egin zuen gunea. Gazte Asanbladak salatu duenez, eraikinaren barrura sartu ziren 9 gaztek auziperatuta jarraitzen dute udalak salaketa kendu ezean. Haatik, "Epaiketarik ez! Herri bat gaztetxe bat" lemapean  kontzentrazioa burutu zuten astelehenean 20 herritar inguruk.

Otsailaren 3an okupatu zuen Amurrioko Gazte Asanbladak Landa Zuri etxea. Udalaren salaketa medio, ordea, ertzaintzak desalojatu egin zuen gunea. Gazte Asanbladak salatu duenez, eraikinaren barrura sartu ziren 9 gaztek auziperatuta jarraitzen dute udalak salaketa kendu ezean. Haatik, "Epaiketarik ez! Herri bat gaztetxe bat" lemapean  kontzentrazioa burutu zuten astelehenean 20 herritar inguruk.

"Udaletxeari azalpenak eskatu genizkion pasaden astean. Erantzun antzuak jaso ondoren, hasitako bidearekin jarraitzea erabaki dugu", adierazi dute. Horren adierazle da aste osoan zehar eraikinaren kanpaldea txukundu eta atontzeko burutu den auzolana, "lan handia dago eta denon laguntza ongietorria izango da, denon lana beharrezkoa da".

Bost identifikatu

"Astelehenean garbitzen hasi gienenean Ertzainza agertu ea bost pertsona identifikatu zituen beste 20 gazterekin batera Gaztetxearen kanpoaldea txukuntzen ari ziren bitartean", salatu dute. Hala ere, lanean jarraitzeko asmoa berretsi dute: "Ez dugu etsiko, Amurrioko gaztetxea ari da martxa hartzen, gleditu gabeko aurrerapausoak ematen". Hori dela eta, datozenegunetan inguruko bizilagunei guztia azaltzeko eskutitz bat bidaliko dietela jakinarazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide