Kontraesanak nagusi 19 aiaraldearren aurkako epaiketan

Astelehenean jarraituko du 19 aiaraldearren aurkako epaiketak Madrileko Auzitegi Nazionalean. Atzoko saioan Carlos Urquijok, Rosa Maria Torresek, Jon Karla Menoiok, Pablo Gorostiagak, Arantza Lilik, Adolfo Gomezek eta bi bizkarzainek deklaratu zuten. Angela Murillo epaileak, astelehenean goiz eta arratsaldez jarraitzea epaiketa erabaki du, falta diren lekuko eta ondorioei lekua egiteko.

Astelehenean jarraituko du 19 aiaraldearren aurkako epaiketak Madrileko Auzitegi Nazionalean. Atzoko saioan Carlos Urquijok, Rosa Maria Torresek, Jon Karla Menoiok, Pablo Gorostiagak, Arantza Lilik, Adolfo Gomezek eta bi bizkarzainek deklaratu zuten. Angela Murillo epaileak, astelehenean goiz eta arratsaldez jarraitzea epaiketa erabaki du, falta diren lekuko eta ondorioei lekua egiteko.

Kontraesanak nagusi

Carlos Urquijok bideokonferentzia bidez berretsi egin du Mikel Matek, Kepa Garrotek, Eulalia Aramendik eta Saioa Ugarrizak iraindu, kolpatu eta tsua bota ziotela: "Ezin dut zer egin zuen bakoitzak esan, hitzez eta fisikoki erasotu zidatela bakarrik". Mikel Mate iraintzen zuenetako bat zela deklaratu zuen 2005ean Urquijok Amurrioko epaitegian. Auzian, baina, jotzea ere egotzi dio : "iraintzea eta jotzea bateragarriak dira". Buruan kolpe bat jaso zuela ere kontatu du. Haren bizkarzainak, ordea, ukatu egin du gertaera hori. Baita auzipetuek mahai gainera bota izana ere.

Alfredo Remirezi, zakarrontzi bat jaurtitzea leporatu zioten herenegun PPko ordezkariek. Urquijoren bizkarzainak, baina, gezurtatu egin du akusazioa: "Udaletik ateratzean tsua bota zioten. Eta, paperezko pilota bat; bozinen ontzia eta zakarrontzirik ez". Udalbatzara Urquijok eskatuta sartu zela esan du bizkarzainak; "bera eta publikoaren artean nengoen eta ez nuen inolako bultzada ez ostikorik jaso ez emateko beharrik izan".

Jon Karla Menoiok, gertaeren egunean alkate izendatu behar zuten jeltzaleak, arazo edo erasorik ikusi balu Ertzaintza deitu edo salaketa jarriko lukeela ziurtatu du; tentsioa eta zarata zela somatu zuen bakarra. "Ertzaintzari ez genion aretoa desalojatzeko eskatu ez genuelako beharrik ikusi. Erabaki hori ez nuen presiopean hartu, irtenbide arrazionala eta zuzena izan zen", erantzun dio Akusazio partikularren galderari. Adolfo Gomez zinegotzi jeltzaleak eta Menoiok gaineratu dutenez, 17 zinegotzien erabakia izan zen udalaren osaketa alboko gelan egitea.

Pablo Gorostiagari -70 urte ditu eta 18/98 makrosumarioaren barruan Egineko batzorde administratiboko kide izateagatik 2007tik dago preso-  prozesu judiziala hastean egindako deklarazioak ez zituenez gogoratzen 2005ean egindako adierazpenak irakurtzen utzi diote. Bando bidez iragarritako agur hitzaldia, egoera politikoaren balorazioa zela adierazi du: "Laudioko auzokideak ordezkatzen genituen, horregatik bandoarekin udal politikatik baztertuak gineela salatu nahi genuen, ez zirela hauteskunde legitimoak". Ordezkari politikoak atzean zeudela bandoa irakurri zuela gaineratu du, eta inguruan txilibiturik, kartelik eta beste pertsonarik zutik ez zela egon. Froga gisa aurkeztutako bideoan, baina, kontrakoa ageri da. Hitzaldia amaitzean txaloen artean alde egin zuela baieztatu du Gorostiagak. Auzitegian zeuden lagunek malko eta irrien artean agurtu zuten aretarra.

Monserrat Canive, Carlos Urquijo eta Rosa Torresen bizkarzainen artean ere kontraesanak izan dira nagusi. Torresenak, gertaeren egunean udalbatzan izan zela eta ostiko eta ukabilkadarik ez zuela ikusi nabarmendu du, baina oihu eta irainak entzun zituela. Caniveren bizkarzainak, aldiz, eskileratik hautsontziak, boteak, txilibituak eta zakarrontzia hegan ikusi zituela dio: "'Faxistak, Os vamos a matar, Os vamos a poner bombas' entzun nuen. Zakarrontzia botatzera zioan pertsona bat 'Ezta pentsatu ere!' esanez gelditu nuen". Kolpeak jaso zituela esan duenez, defentsak halako gertaeren aurrean salaketa zergatik ez zuen jarri galdetu zion. "Nire lanaren parte da", erantzun zion.

"Udalbatza klandestinoa"

Carlos Urquijoren iritziz, "udalbatza klandestinoa" izan zen 2003ko udalaren osaketa. Izan ere, Arantza Lili alkatearen idazkariak, txistu eta oihuengatik udalbatza aretoaren ondoko gela batean egin behar izan zutela azpimarratu zuen atzoko saioan. Herritarren protestaren inguruan, auzokide guztiek dutela udalbatzetara joateko eskubidea zehaztu zuen. Eta, hala jakinarazi ziela ordezkari politiko guztiei 2003ko egun hartan.

Terrorismo delitua egotzita hiru eta sei urte bitarteko kartzela zigorra jaso dezakete 19 aiaraldearrek. Astelehenean jarraituko du epaiketak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide