Auzipetuek esan dute PPko ordezkarien bultzadek eragin zutela iskanbila

Gaur hasi da Madrileko Auzitegi Nazionalean 2003ko udalbatzan izandako istiluengatik 19 aialdearren aurkako epaiketa. Saioari 10:30ean eman diote hasiera. 19 auzipetutatik 15ek deklaratu dute. Gainontzeko laurek bihar goizean erantzungo dituzte akusazio partikularraren, fiskalaren eta defentsaren galderak.

Gaur hasi da Madrileko Auzitegi Nazionalean 2003ko udalbatzan izandako istiluengatik 19 aialdearren aurkako epaiketa. Saioari 10:30ean eman diote hasiera. 19 auzipetutatik 15ek deklaratu dute. Gainontzeko laurek bihar goizean erantzungo dituzte akusazio partikularraren, fiskalaren eta defentsaren galderak.

Deklarazioa egin duten auzipetu gehienei udalbatzaren berri nola jakin zuten, non kokatu ziren eta zer gertatu zen galdetu die fiskalak. Akusazio partikularrak, aldiz, bideo eta argazkietan azaltzen diren pertsonak haiek ziren galdegin die aiaraldear askori. Jone Goirizelaia abokatuak epaiketan zehar prozedurak izandako irregulartasuna salatu du, gertaeratik zortzi urtera epaitu baitituzte 19 herritarrak. Azaldu duenez, atentatu delitua egotzita hartu zieten deklarazioa, eta autoak mehatxu eta instituzioen kopntra erasotzea leporatzen die. Epaileak, baina, helegiteak sententzian aztertuko dituela esan du; defentsak deklarazioak delituak ez jakiteagatik legeak eskaintzen duen adierazpenak errepikatzeko aukera ez zuelako baliatu.

Auzipetuen adierazpenak

Auzipetu batek ere ez die erantzun akusazio partikularrak egindako galderei. Batzuk, fiskalak egindako galderak erantzun dituzte. Beste batzuk, aldiz, defentsako abokatuei soilik erantzun diete. Angel Benito, Gaizka Amorrortu, Alfredo Remirez, Asier Barruetabeña, Beñat Mendiguren, Aitor Basterra, Iker Roiz, Oihana Gomara, Saioa Ugarriza, Karmelo Serrano, Jon Ander Altube, Urtzi Goitia, Eulalia Aramendi, Aitor Goikoetxea eta Kepa Garrote izan dira epailearen aurrean hitz egin dutenak. Bihar, lekukoen txanda izango da eta Pablo Gorostiagak, Karlos Urkijok eta beste hamaika lekukok hitz egingo dute.

Akusazio partikularra eta auzipetuen hitzen artean kontraesanak izan dira nagusi. Karmelo Serrano, esaterako, Laudioko PPko egoitzaren erasotzaile gisa poliziak identifikatutako pertsona den galdetu dio Akusazio partikularrak. Serranok, udalbatzako gertaeren egunean udaletxean ez zela egon eta PPko eraikina erasotzea ukatu du: "Irakeko gerraren kontrako kontzentrazioa batean bakarrik egon nintzen Alderdi Popularraren egoitza aurrean".

Auzipetu gehienak PPko zinegotzi eta haien bizkarzanei leporatu diete sortutako tentsio unea. Haien esanetan, Pablo Gorostiagaren -Ezker abertzalea legez kanpo utzi arte alkatea- agur hitzaldia entzun eta elkartasuna adieraztera hurbildu ziren. Gaineratu dutenez, ez zen udalbatzarik egon. Helburua, ilegalizazioa salatu eta txilibitu eta kartelekin apartheida modu baketsuan salatzea zen. Haatik, ukatu egin dute Santiago Abascal, Karlos Urkijo eta Monse Canive bultzatu, mehatxatu edo jotzea. 

Elkartasun ugari

Amurrio eta Laudiotik autobus bat atera da Madrilera. Laudion, bestalde, goizean eta arratsaldean kontzentrazioak egin dira. Auzipetuek epaiketa hasi baino lehen eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko Ekaitz etxean plataformak emandako Matrioska eskuan argazki bat atera dute. Goizean zehar presentzia poliziala handia izan da. Elkartasuna adierazteko hurbildutako herritar bati ez diote Audientzia Nazionalean sartzen utzi, argazki kamara bat zeramalako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide