Gaztetxe eza eta eraikinaren eraisketan udalak izandako jarrera salatu ditu Gazte Asanbladak

Bost urte igaro dira Urduñako gaztetxea eraitsi zutenetik. Haatik, Alhondegiko behealdea okupatzea erabaki zuen gazte asanbladak. "Egindako lehen gauza kanpotik margotu eta harria garbitzea izan zen. Udalak gurekin hitz egin beharrean ertzaintza bidali zuen", azaldu dute. Udalak jarritako salaketaren ondorioz, Urduñako sei adin txikiko eta lau adin nagusiko epaitu zituzten duela bi urte.

Bost urte igaro dira Urduñako gaztetxea eraitsi zutenetik. Haatik, Alhondegiko behealdea okupatzea erabaki zuen gazte asanbladak. "Egindako lehen gauza kanpotik margotu eta harria garbitzea izan zen. Udalak gurekin hitz egin beharrean ertzaintza bidali zuen", azaldu dute. Udalak jarritako salaketaren ondorioz, Urduñako sei adin txikiko eta lau adin nagusiko epaitu zituzten duela bi urte. Gaztetxearen hustuketa eta birrintzea salatzeko ekintza ugari burutu dituzte: kontzentrazioa, graffiti tailerra, kontzertuak eta ekitaldia kasu.Egun, jubilatuen etxea dago gaztetxea zegoen lekuan.

Udalarekin gorabeherak

Gazte asanbladak, EAJ gidari zuen gobernu taldeak gaztetxearen eraisketa eta Alhondegiko okupazioaren aurrean hartutako jarrera salatu du: "Udalak ez zuen gurekin inoalko elkarrizketarik eduki nahi izan. Horretaz gain, hedabideetan Alondegian lokal bat izatea proposatu eta guk uko egin geniola esan zuen. Gezurrak bata bestearen atzean". Horren harira egindako mobilizazioak ere gogoan izan dituzte: kontzentrazioak, manifestazioak, ez-ohiko udalbatza deitzea...

Gazte asanblada, indartsu

Hamar bat gaztek egindako agerraldian, gazteria zigortzea ez dutela onartuko adierazi dute: "Orain del abot urteko eraosekin ez zuten lortu Gaztet asanbladarekin amaitzea eta gaur inoiz biano indartsuago gaude. Gazte Belaunaldi ezberdinak proiektu baten inguruan lanean gogotsu gabiltza, asanbladan elkartuz".

Gazteentzako lokal publiko autogestionatua garatzeko herrian eraikuntza publikorik ez dagoela-eta, gaztetxe bat lortu arte lanean jarraituko dutela nabarmendu dute: "Proeiktuhorretan sinesten dugulako, asanblada oinarri eta autogestioa eta autosufizientzia lanabes izanik". Gaztelekuan, "Gazte" hitza estali dute, "hemen ez dagoelako gazteontzako lekurik".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide