Ondare Higiezinaren gaineko Zerga %75 igotzea EAJ, PSE eta Bilduren kezka

PSE, EAJ eta Bildu Ondare Higiezinaren gaineko Zergaren (OHZ) igoeraren kontra azaldu dira. Lur edo eraikinen bat jabetzan duen herritarrari eragiten dio OHZak. Arabako Foru Aldundiak %75 igo berri du.

PSE, EAJ eta Bildu Ondare Higiezinaren gaineko Zergaren (OHZ) igoeraren kontra azaldu dira. Lur edo eraikinen bat jabetzan duen herritarrari eragiten dio OHZak. Arabako Foru Aldundiak %75 igo berri du.

PSEek Arabako Diputazioak zerga hirukoiztu izana salatu du. Gogorarazi du udaleko alderdi guztiak kezkatuta daudela igoeragatik, eta Udalak 2012rako barneratzen duen Ordenantza Fiskala 0,4tik 0,3ra jaitsi zuela balore katastrala %50-%75 garestituko zutela jakin zuenean. Erabakia alderdi guztien adostasunez -Bildu, EAJ, Omnia eta  PSE-EEren aldeko bozka eta PPren abstentzioa- onartu zen. Alderdi sozialistak ez du baztertu  Ordenantza Fiskala 0,2 tipora jaisteko aukera: “2012ko udal aurrekontuak onartzeko daudenez, herritarrak diruz laguntzeko eraren bat aztertu eta sortzea proposatzen dugu”.

Bilduk  Arabako Foru Aldundiaren katastroa eguneratzea “neurrigabetzat” jo du, eta instituzioaren jokaera eta aurreikuspen okerrak luzatzea gogor kritikatu du: “Udalbatzako Talde guztiei zerga tipoaren prontzentaia ezartzeko erabakia hartu aurrez benetako datu eta egiazko informazioa luzatu behar zuten. Horrela, zerga tipoa ezartzerako orduan laudiar guztion interesak defendatzera egokitutako neurriak hartuko ziratekeen”. Bilduren arabera, zergaren eguneratzea 17 urteko atzerapenarekin aplikatu dute. “Urte guzti horietan EAJ eta PP egon dira agintean. Hortaz, gai honetan norbaitek ernatzukizunik izatekotan beraiek dute”, erantsi dute. Dena dela, ez dela errudunak bilatzeko garaia azpimarratu dute, “konponbideak aurkitzekoa baizik”. Haatik, Ezohiko Ogasun Batzorde  Informatiboan gainerako talde politikoei proposamen zehatz bat aurkeztuko dietela aurreratu dute.
Herritarrei, aldiz, OHZren ordainketa bakarra burutzekotan urria arte ez zaiela kobratuko jakinarazi diete. Abian dagoen ordainketa  ez da martxoaren 31 arte jasoko.


Ez ohiko udalbatza eskatu du EAJk

EAJk, ez ohiko udalbatza egiteko eskatu du. Jeltzaleek zergen aplikazioa gelditzearen alde lan egingo dute. Hain zuzen ere, Batzorde Txostengile bat sortzeko eskatu dute; “merkataritza, ostalaritza, enpresa eta auzo sektoreetako kideak gonbidatuz”. Batzorde Txostengilearen deliberamenduak aztertu ostean, %0,3 Zerga tipoaren murrizpena onartzeko eskatu dute. Bilduk, zerga hori %0,2ra jaisteko asmoa Aldundiak baliogabetu ziela gogoratu du.Txaro Sarasuak, bestalde, urtarrilaren 19tik eta 28ra edo larunbatetan 09:00etatik 14:00etara Kultur etxera hurbiltzeko deia luzatu die herritarrei, Arabako Diputazioko teknikariak bertaratuko baitira 09:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide