19 aiaraldear Madrileko Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte urtarrilaren 23, 24 eta 25ean. Ezker abertzalea legez kanporatu zutenean udalbatzan izandako istiluengatik 88 urteko espetxe zigorra ezarri nahi diete 19 auzipeturi. Haatik, atxikimendu kanpaina abiatu dute auzipetuta dauden 17 laudioar eta 2 amurrioarrek. Horretarako, blog ba sortu dute; www.epaiketapolitikorikez.wordpress.com. Urtarrilaren 21erako, atxikimendu argazkia eta manifestazioa deitu dituzte auzokideei babesa eta elkartasuna adierazteko ekimen gisa. Dagoeneko 200dik gora atxikimendu bildu dituzte.
Fiskalak 19 lagunentzat 57 urteko espetxe zigorra eskatzen du, "3 urte bakoitzarentzat". Akusazio partikularrak, aldiz, 76,5 urte. "3 laguni urte bat eskatzen diete eta gainerakoei 5 eta 6 urte bitartean. Bi aldeen eskaerarik handienak aintzat hartuta 88 urte", azaldu dute. Egoeraren berri emateko urtarrilaren 18an hitzaldi bat antolatu dute udalbatzan.