Amurrioko Hauspoa guneak ekitaldien hauspo izaten jarraitzen du. Duela aste batzuk ireki zituen ateak, eta dagoeneko makina bat ate zabaldu dizkiote amurrrio eta inguruetako herritarrei. Urtarrilaren 17an, esaterako, Asel Luzarraga idazle mundakarrak “Gezurra odoletan” liburua aurkeztuko du. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Txilen izan zituen bizipenak eta hango egoera politikoa aztertuko ditu. Bost eleberri ditu argitaratuta Luzarragak.
Gezurra odoletan, Luzarragak bizitako egoeraren ondorio da. Izan ere, Txilen lau lehergailu kokatzea leporatuta atxilotu zuten. Alabaina, lau gertakari horiek eman ziren hiru egunetan Txilen ez zegoela frogatu zuen.
Orduko oroimenak liburura igorri ditu idazle bizkaitarrak. Amurriotik Txileko egoerara bidaiatu nahi? Aprobetxatu aukera!