Jubilatuen etxeko egoera salatu du PPk. Gunearen areto nagusian atea etengabe irekitzen dela-eta, nagusienek hotza pasatzen dutela azaldu du Monserrat Canive zinegotziak. Izan ere, futbolina eta billarra jarri dutenetik tabernara doazenen joan-etorriak areagotu egin dira. "Taberna edadetuei eskaintzen zaien zebitzu osagarri bat izan behar da, ez da taberna arrunt bat, ezin da onartu egunerokoan deserosotasuna sortzea", azaldu du. Haatik, Las Cuatro Torres jubilatuen elkartea udaleko arduradunekin biltzen hasia da.
"Taberna eta jubilatuentzako aretoen artean manpara bat jarriz konpon liteke arazoa. Hala, zarata eta atea irekitzean sartzen den haize hotza saihestuko liratezke", erantsi du PPko zinegotziak. Canivek aurreratu duenez, aurtengo udal aurrekontutik 40.000 euroko eskaera egingo du alderdiak; manpararekin, altzairu berriekin zein ileapaindegi zerbitzuarekin egokitzeko edadetuen etxea.
Abuztuan ireki zuen udalak Amurrioko adinekoen etxe berria. Intxaurdio kalean kokatuta dago, Amurrioko antzokiaren parean.