Ehundaka aiararrek eskatu dute Jose Angel Biguri presoa kaleratzea

Jose Angel Biguri preso aiararra eta gaixo larriak askatzearen alde mobilizazio ugari egin ziren aiaraldean atzo. Bigurik 22 urte daramatza kartzelan, eta ETAkide izatea egotzita 20 urteko zigorra ezarri zioten. Kondena beteta duela-eta, kalean egon beharko luke. Alabaina, 197/2006 legearen bitartez preso segitzen du. Gaixotasun larri bat duenez gero, egun Martuteneko kartzelan dago.

Hori dela eta, Biguri eta gaixo larriak askatu herri plataformak manifestazio isila egin zuen atzo Amurrioko kaleetan. Baita gaixo larrien inguruko hitzaldia ere.

Jose Angel Biguri preso aiararra eta gaixo larriak askatzearen alde mobilizazio ugari egin ziren aiaraldean atzo. Bigurik 22 urte daramatza kartzelan, eta ETAkide izatearren 20 urteko zigorra ezarri zioten. Kondena beteta duela-eta, kalean egon beharko luke. Alabaina, 197/2006 legearen bitartez preso segitzen du. Gaixotasun larri bat duenez gero, egun Martuteneko kartzelan dago.

Hori dela eta, Biguri eta gaixo larriak askatu herri plataformak manifestazio isila egin zuen atzo Amurrioko kaleetan. Baita gaixo larrien inguruko hitzaldia ere.

Presoen eskubideen alde baraualdia deitu dute zenbait eragilek aste honetan zehar. Laudion, esaterako, Bilduk eta gazte independentistek gose greba eta kontzentrazioa burutu zuten. Gazte independentistek presoen eskubideen alde 200 atxikimendu batu zituzten goizean zehar, eta eguerdian 50 lagun inguru elkartu ziren "Bizi arteko zigorrik ez! Biguri askatu!" lemapean egindako mobilizazioan. Arratsaldean, aldiz, 20 lagun baino gehiago bildu ziren "Km0" dokumentalaren emanaldian.

Urduñan, ordea, itxialdia egin dute udaletxean 15:00etatik 18:00etara dozena bat lagunek. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, kontzentrazioa egin dute foru plazan 35 herritarrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide