Atzo jokatu zen Arrankudiagan 300 kiloko 4x4 Euskal Herriko sokatira txapelketako finala. Gizonezkoen lehian, Amaiur taldeak lortu zuen garaipena. Emakumezkoetan, aldiz, Ibarra taldea izan da garaile.
Txus Martini elkartasuna
Alabaina, aldarrikapenerako tarterik ere izan zen. Izan ere, txapelketa amaitu ostean kirolari gehienek gaixotasun larria daukan Txus Martin Basauriko euskal preso politikoari elkartasuna adierazi eta bere asktasuna eskatzeko argazki batean parte hartu zuten. Bestalde, saioak iraun bitartean Txusen aldeko sinadura bilketa egin zuten hamarnaka herritarrek.