Ganbegi taldea Espainiako hockey sala txapelketa irabazteko 8 hautagaien artean da

Laudioko Ganbegi taldea Espainiako hockey sala txapelketako azken fasera sailkatu da. Asteburuan zehar jokatu dira Santanderren (Espainia) partiduak; laudioarrek hiru partidutik bi irabazi dituzte. Izan ere, Covadonga 6-3 garaitu dute, eta Parayas taldea 6-0. Sardinero hockey taldearen kontra, ordea, ez dute garaipena lortzerik izan; 2-1 galdu baizuten aiararrek.

Laudioko Ganbegi taldea Espainiako hockey sala txapelketako azken fasera sailkatu da. Asteburuan zehar jokatu dira Santanderren (Espainia) partiduak; laudioarrek hiru partidutik bi irabazi dituzte. Izan ere, Covadonga 6-3 garaitu dute, eta Parayas taldea 6-0. Sardinero hockey taldearen kontra, ordea, ez dute garaipena lortzerik izan; 2-1 galdu baizuten aiararrek.

Asteburu honetan ospatuko da Terrassan (Herrialde Katalanak) Espainiako Hockey sala txapelketako finala. Antolatzaileek, bi taldetan banatu dute azken fasea. Ondorioz, Egara, Club de Campo eta Complutense taldeak izango dituzte laudioarrek aurkari. Beste taldean, aldiz, Atletic de Terrassa, Taburiente, Zaragoza eta Valles Esportiu klubak lehiatuko dira.

Hector Borge Chozas jokalariaren esanetan, azken fasea jokatzeko taldekideak biltzea da Ganbegikoen kezka nagusia: "Txapelketa honetan jokatzeko bakoitzak bere lanean egun libreak eskatu beharko ditu". Haatik, zalantzan du  taldeak finalean parte hartzea.

Ostiral eta larunbat eguerdia bitartean izango dira finalerdietara sailkatzeko partidak. Emaitzen arabera larunbat arratsaldean erabakiko dira bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuak. Txapelduna nor den jakin nahi duenak, baina, igande goiza igaro arte itxaron beharko du. Izan ere, A eta B taldeetako lehenengo eta bigarren taldeek orduan jokatuko dute hirugarren, laugarren, bigarren edo lehenengo postua eskuratzeko balioko duen partida.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide