"Beharrezkoa da minimo batzuk beteko dituen lokal anitza eta autogestionatua"

Garazi Dorronsoro (Amurrio, 1990) Amurrioko gazte asanbladako kidea da. Gazte asanbladak antolatutako Udazkeneko programaren baitan murgilduta dabil. Eta, herriko gazteria zipristintzeko prest.

Larunbat honetarako gaztetxearen aldeko jaia antolatu duzue, zer egongo da?

Programa anitza antolatu dugu larunbaterako:17:00etan hasiko da  Sk8 eta BMX erakustaldia; ondoren, 19:00etan,  pilota txapelketa herrikoia frontoian; gero, 20:30etan, manikalejira plazatik Matiasera, Ugaoko gazte asanbladaren batukadaren erritmoz eta bukatzeko, Matiasen, 22:00etan, kontzertuak hasiko dira: Itxaropen zikina, Aske, Siroka, Egurra ta kitto, DJ dantzetan jarrai. Tartean ekitaldia egongo da. Gogoratu nahi dugu Matiasen txosna egongo dela gau osoan zehar eta bertan bokatak egongo direla salgai. Gainera, gaztetxearen aldeko zozketa egunean bertan egingo da ekitaldia bukatutakoan.

Zertarako eskatzen duzue gaztetxea?

Amurrioko udalak gazteontzako antolatzen omen dituen ekintzak urriak direla ikusita, eta, gainera gazteon betebeharrak asetzen ez dituztenez, 4 urte baino gehiago daramatzagu gazteok herriko gazteontzako ekintza ezberdinak antolatzen. Hauek burutzerako orduan arazoak planteatu zaizkigu sarritan, infraestruktura faltarengatik.

 Horretaz gain, umeek adibidez badaukate "gazte"leku bat beraien aisialdirako, eta herriko nagusiek ere badituzte publikoak diren beste hainbat espazio.

 Bestalde, jakin badakigu, Amurrion ezertarako erabiltzen ez diren eraikin huts publiko ugari dagoela. Gainera herriko gazteria lonjetan bilduta dago eta galdu da elkarren arteko komunikazioa, hori berreskuratzeko lonjetan biltzeko ohitura hori desagertu behar da.

Arrazoi hauengatik, beharrezkoa ikusten dugu minimo batzuk bete beharko lituzkeen lokal baten beharra (herriko erdigunean bertan egotea, edukiera minimo bat izatea, ura eta elektrizitatea edukitzea...), anitza eta autogestionatua litzatekeena.

 

Udazkeneko programaren barruan ekintza mordoa egin dituzue. Zelako balorazioa egiten duzue kanpainaz?

 Udazkeneko kanpainaren barruan Batukada tailerra, hitzaldiak...antolatu ditugu eta pixkanaka-pixkanaka herriko gazteen erantzuna zabalagoa dela ikusi dugu. Oraindik ere lan ugari dugu herrian egiteko baina gazteria esna dagoela eta alternatiba gogoekin dagoela erakusten ari da, beraz, balorazioa positibotzat hartzen dugu.

 

Aurrera begira zein da zuen asmoa?

 Herriko gazteen problematikei alternatibak sortzea eta eraikitzea da helburu nagusia, betiere, gazteen ikuspegitik eta gazteentzako eta gazteak asanbladan antolatu daitezen gero eta zabalagoa eta anitzagoa izan dadin. Horregatik, eta tresna bezala, lokal bat eskatzen dugu beharrezkoa dugulako espazio bat ekintzak burutzeko. Eta horretarako sinadura bilketa bat egingo dugu eta deia luzatzen dugu sinadura bilketa masiboa izan dadin. Gainera, gazte lokala eskatzeko planteamendu bat egin dugu eta laster zabalduko dugu herrira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide