Kimberly-Clarken paper fabrika erosi du euskal enpresarien talde batek

Aernnova eta Inbisa enpresetako zuzendariek Artziniegako Kimberly-Clarken lantegia erosi dute. Barrataguren inguruan kokatuta dago fabrika, eta EFE agentziak jakinarazi duenez euskal enpresesari talde batek erosi du. Prentsa oharrean diotenez, Eusko Jaurlaritzaren SPRI industria elkartearen laguntzaz egin dute salmenta. Era berean, langileek lanean jarraituko dutela ziurtatu dute. Izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute enpresariek datozen hiru urteetarako.

Aernnova eta Inbisa enpresetako zuzendariek Artziniegako Kimberly-Clarken lantegia erosi dute. Barrataguren inguruan kokatuta dago fabrika, eta EFE agentziak jakinarazi duenez euskal enpresesari talde batek erosi du. Prentsa oharrean diotenez, Eusko Jaurlaritzaren SPRI industria elkartearen laguntzaz egin dute salmenta. Era berean, langileek lanean jarraituko dutela ziurtatu dute. Izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute enpresariek datozen hiru urteetarako. Berri agentziaren arabera, langileen jarraikortasuna bermatzearen aldeko apustua egingo dute, eta administrari eta finantza sailerako kideak kontratatuko dituztela iragarri. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide