Amaia Yanizek (Ugao, 1991) irabazi du Laudioko argazki txapelketa.
"Portikoa" lanarekin lortu duzu txapelketa irabaztea. Argazkia ateratzeko zerk inspiratzen zaitu?
Portiko argazkia egiteko egia esan eztozte ezebek insiprau: pentsu neban ia ondo funtzionatu ahal dauen argazki bat eta irabazi ahal dauana karkarkar baiña ezteko nire lan pertsonalakaz zer ikusirik egia esan.
Argazkiak egin ondoren zuretzat gorde edo jendeari zabaltzea, zer duzu nahiago?
Askotan pentseu eta komentau dot lagunekaz hori. Argazkiak gauza pertsonalak dira gehienetan, egongo dire argazkiak nitzako, egongo dire argazkiak zabaltzeko. Lehen esan dot gustetan jatala argazkiak ataretea jendeak ikusi ahal izateko nik zer ikusten dodan: inok eztau eingo zuk egiten dozun argazki bardiñe: pertsona bakoitzak gauzak ikusteko modu bat deko. Nik gauzak askotan modu berezian ikusten dodaz, edozein lekutan, edozein momentutn, edozein gauzagaz ikusten dot fisikoki eztauan zeozer, eztakit zelan azaldu, gauza bat da ikustea, bestea begiratzea; begiratzen dozunean arkituten dozuz gauza asko, ta nik gauza horrek erakutsi nahi dotzodaz begiratuten eztauan pertsonari, nahiz eta gero ez ulertu. Beraz uste dot nahiago dodazala zabaldu, baina ezpaneban eiten dodana seriotasunez hartuko ezan bardina izengo.
Aukera bazenu nor edo zer gustatuko litzaizuke erretratatzea?
Sano gauza zaila, gauza asko gurako neukez, gustatuko litzaidake, adibidez, lagun on batzuk biluzik fotografiatzea; maite dot biluztasuna.