Euskal Topagunearen eskutik, Xabier Amuriza bertsolaria Lazkao Txikiren inguruan mintzatuko da gaur Laudion. Ekitaldia, Basalarrina elkartean izango da, 19:00etatik aurrera.
Bertsolaritzako adituek, Lazkao Txikiren izaera eta umorea nabarmentzen dute. "Nork ez dauka gogoan LazkaoTxiki, marrazki bizidunetatik baino ez bada ere?", azaltzen du Lanku bertsolaritza enpresak webgunean. Hain zuzen ere, haren bat-bateko bertsogintza nola gozarazi eta helarazi entzuleei izango du erronka Amurizak.
Emanaldirako ehunen bat bertsoko antologia hautatu du bertsolari bizkaitarrak. Lekukoen arabera, Lazkao Txikiren estiloa eta jenialtasuna biltzen da.