Urduñako Ekoizpen taldeak antolatutako baratz ekologikoen ikastaroek aurrera darraite. Bihar, esaterako, "Zuri-eulia" zikloa, kontrol metodoak eta eta tratamenduak landuko dituzte. Azaldu dutenez, San Martin gotorlekuaren ondoan egingo da tailerra, adinekoen etxearen aurrean.
Igandero ekintzak
Bestalde, Ekoizleen dendan azaroko igande guztietan ekintza desberdinak prestatu dituzte. Larunbatean eztia izan zuten aztergai, eta Zuiako eztia dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Igande honetan, aldiz, irasagar eta mermeladen inguruan arituko dira. Azaroaren 20an, ordea, Arantzazu Gozogintza izeneko erroskoi berria aurkeztuko dute. Hilabeteko azkenengo igandean ere ez da gozotasunik faltako. Izan ere, txokolatea, turroia eta Urduñako ohiko gozogintza izango dute hizpide.