Laudioko EAJ kezkatuta azaldu da azkenaldian herrian gertatu diren lapurretak direla eta. Horregatik, Udaltzain eta ertzainen koordinazio mahaia osatzea eskatu dio udalbatzan alkateari, segurtasun arazoak aztertu eta arazoei aurre egiteko neurriak har ditzaten. "Laudiok lasaitasun eta segurtasun maila bikaina izan du oraintsu arte. Hori dela eta, harritzekoa ez da, udalerriko auzokideek eta batez ere nagusiek - lapurreta gehien pairatzen dutenek- nolabaiteko ezinegona azaltzea", adierazi dute.
Lapurretak deuseztatzeko urrats hori ematea "premiazkoa" da, jeltzaleen iritziz. Azaldu dutenez, aurreko lege agintaldian Herri Segurtasunerako arduradun bat zuen udalak: "Bilduren gobernuak lehendabizi hartu zuen erabakia arduradun hau baztertzea izan zen, beren ustez haren beharrik ez zegoelako.. baina erabaki horrek erabat atsekabetzen gaitu. Denborak eta gertakariek arrazoia eman digute".