Larunbat honetan Okondo eta Laudio bertsoz jantziko dira. Izan ere, Arabako Bertsozale Elkarteak Bertso Sarikada antolatu du aurrenekoz. Helburua urtean zehar plaza gutxi izan dituzten bertsolariei kantatzeko aukera eskaintzea da. Hala, zortzi bertsolari ariko dira bertsotan eguerdian eta gauean. Lehenengo txanda Okondon jokatuko da, eta Amurrioko Julen Eizagirre zein Iñaki Cabeza, Oier Arbina aguraindarra eta Unai Bengoetxea lehiatuko dira. Gauean, aldiz, Laudioko gaztetxean afalduko dute eta Maria Izaga, Beñat Zalakain, Jon Unai Aspe eta Maialen Arrausik kantatuko dute. Guztiek, bi tabernatan bertso-poteoa egin beharko dute, eta ondoren gaiak jarrita abestu.
Saioetara gerturatzeko Arabako Bertsozale Elkarteak autobus zerbitzua jarriko du.