Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek herri eskolak antolatu zituzten atzo. Azaldu dutenez, urriaren 12a Hispanitate eguna, urriaren 25a Autonomia eguna eta abenduaren 6a Espainiar Konstituzioaren eguna "inpostatutako jai egun arrotzak" dira. "Gaur egun ikastetxeetan ezin dugu gure egutegi propioa erabaki, euskal herirtarron oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen digutelako. Horregatik, inpostatutako egutegia salatu eta gure jai egunak aldarriaktu eta abian jartzera goaz", erantsi dute.
Herri eskolak
Laudio Ikastolan eta Amurrioko Zaraobe Institutuan hitzaldi eta ekintza desberdinak egin zituzten. Laudioko Ikasle Abertzaleek, esaterako, 09:00etan gosariarekin ekin zioten egunari. Ondoren, jai egun arrotzen aurrean zer egin daitekeen eztabaidatu zuten. Hala, abenduaren 6 bitarte herriko ikastetxetan euskal egutegi propioa izateko sinadura bilketa abiatzea erabaki dute. Era berean, abenduaren 6ko herri eskoletan zein euskal egutegiaren alde antolatuko dituzten eztabaidetan parte hartzeko deia luzatu dute. Guztira, 50 gazte inguru bildu dira Aiaraldeko herri eskoletan. Ekimenari amaiera emateko, "urriak 12ari intsumisioa" lemapean kontzentrazioa burutu zuten.