EFE albiste agentziak adierazi dunez, Arakaldon, Arrankudiagan, Orozkon eta Urduñan telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak birziklatzeko ontziak jarri dituzte. Ekimena Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal taldeak abiatu du Bizkaiko hamar herritan. Guztira 53 ontzi kokatu dituzte Bizkaiko txoko ezberdinetan. Horietako lau, Aiaraldean daude.
Azaldu dutenez, berrerabilgarriak diren produktuak berriro merkaturatzeko asmoa dute. Gainontzekoak, birziklatu egingo dituzte, eta beste industria mota batzuetan erabiliko dira.