Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bat medio Aiarako Udalerrian mapa toponimikoa osatzen dabiltza azken hilabeteetan. Jadanik hiru deialdi izan dira jendea udaletxera gerturatu eta mapa baten gainean izenak koka ditzaten. "Lehenengo bileran (ekainaren 26an) jende nahikotxo gerturatu zen eta animatua egon zen" dio Josu Artetxe alkateak.
Atzo arratsaldean bigarren saio bat burutu zen. Bilera egin aurretik udaletik planoak bidali izan dira batzar adimnistratiboetara eta hauen gainean jendeak lan handia egin du.
Gaur berriz, azken saioa egingo da, arratsaldeko 5etatik 9etara. Interesa duen edonor Aiarako udaletxera hurbildu eta lagundu ahal izango du ekarpenak eginez. Jende nagusiak parte hartzea berebiziko garrantzia du, informazio esanguratsua gehitu baitezakete.