Aurten langabetu eta nekazal arloarekin zerikusia zuen jendearentzat antolatutako ikastaro berezi bat izan da Menagaraiko eskoletan UAGA-ren eskutik. Abuztuaren 22tik irailaren 13ra gauzatu da eta 20 bat pertsonek parte hartu izan dute.
Aditu baten laguntzaz, Laura, gure ingurune hurbilean agertzen diren sendabelar nagusiak ezagutu dira, baita haien gaitasunak, biltzeko garaiak eta moduak ere. Menagaraiko San Pedro auzoan hainbat txango labur eginda 70 sendabelar baino gehiago identifikatu izan dira ikastaro honetan.
Sendabelarretan oinarrituta, tratamendu mota ezberdinak egiten erakutsi du Laurak. Horren adibide ikastaroan prestaturiko Indiako Gaztainondoaren extraktoak (barize, odol-pikoetarako aproposa), olio ezberdinak, txanpuak eta Sanjuanera deritzon pomada.
Arratsalde batean Lumbierrera bidaia burutu zuten ikasleek, Josenearen instalakuntzak ezagutzeko asmoz, bertakoek sendabelar ekologikoak landatu eta saltzen bait dituzte.
Hurrengo urtean beste kurtso bat antolatzeko asmoa dago ikasleen partetik, aurtengoari jarraipena egiteko intentzioarekin.