AHT eta epaiketen kontra mobilizazioa deitu dute biharko gazte independentistek

Laudioko gazte independentistek kontzentrazioa egingo dute bihar 20:00etan Lamuza plazan Aitor Aspuru gazte laudioarrari elkartasuna helarazteko. 2009ko urtarrilean Abiadura Handiko Trena salatzeko mobilizazio batean atxilotu zuten gaztea: "jende multzo handi bat obratan sartu eta bertan eseri zen. Ertzaintzak bere bortizkeri osoa azaldu zen, beldurra zabalduz, hamarnaka pertsona erasotuz eta zortzi pertsona atxilotuz. Atxilotuetako bi, ondoren absolbitu zituzten".

Aspururekin batera, bost lagun gehiago epaituko dituzte etzi Gasteizen. Fiskaltzaren eskakizunak 40 eguneko pena-isunatik bi eta lau urte bitarteko kartzela zigorrera bitartekoak dira. Desobedientzia, istiluak eta autoritatearen aurkako atentatua atxikitzen zaizkie.

Gazte independentisten arabera, etziko epaiketa ez da laudioarrak jasaten ari diren bakarra: "Apartheida salatzearren 17 laudioar Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte eta espetxeratzeko arriskuan dute". Haatik, dei egin diote herritar orori gazteen aurkako epaiketak salatu eta mobilizazioetan parte hartzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide