Hil honen 21etik 30ra bitarte hasten ari garen kurtso honetan zehar Okondoko udalak bideratuko dituen ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Ikastaro guztien zerrenda ikusteko honako web honetara jo dezakezu: www.okondokoudala.net.
Era berean, udalak Vital Kutxako bi kontu korronteren zenbaki kaleratu ditu kurtsoetan izena eman ondoren dagokion kuota bertan sartu dadin. Adibidez, euskara zein patinetan ibiltzen ikasteko ekintzetara apuntatu nahi izanez gero 2097 0291 67 0015006470 kontura sartu behar da dagokion dirua, berriz, beste jarduera guztietarako 2097 0291 63 0105611301 zenbakia erabiliko da. Ikastarootan izena eman ahal izateko bankuko ziurtagiriak ere eman behar izango direlarik udaletxean bertan. Behin dirua eman egiten delarik ez da itzulpenik onartuko.
Aipatu beharra dago, bestalde, taldeek gutxieneko partaide kantitate bat izan beharko dutela eta Okondon enpadronatuei lehentasuna emango zaiela.
Halaber, udalak antolatzen dituen doako ekintzetan partehartu nahiez gero honako telefono honetara dei ezazue 945 89 80 23.