Iragan asteburuan ospatu ziren Latiorroko jaiak. Festak igarota, auzoko jai batzordeko kide den Aitor Matek "oso positiboki" baloratu du luzatutako eskainta.
Duela aste bat bukatu ziren jaiak. Zelako balorazioa egiten duzue?
Oso positiboa. Auzoko jaiak bizirik daude. Jende ugari ibili da antolatutako ekitaldiren batean.Nahiz eta eguraldia askotan ez izan lagun parte-hartze handia izan da (Herri bazkaria eta Marmitako txapelketa dira horren erakusgarri).
Etenaldiaren ondoren aurten berrhartu dituzue auzoko jaiak. Zer dela eta?
Latiorro auzoak hazkunde handia izan du azkenengo urteetan eta hamaika lagun jai-girorako gogo handiz elkartu ginen auzoko jaiak berreskuratzeko asmoz. Arrazoi komuna: festa herrikoi eta parte-hartzailea antolatu eta auzoa koloreztatzea.
Zer dute auzoetako jaiek herrikoek ez dutena?
Auzoetan errazagoa da esfortzu eta ilusioa transmititzea. Jaiak auzoetan herrikoiagoak dira: haur eta guraso, gazte eta zaharrak, denak kalean elkar ibiltzen gara.
Zer nabarmenduko zenuke antolatutako festetatik?
Parte-hartzea. Hogei ekitaldi inguruko egitarau batean adin guztientzako tokia egon da. Azpimarragarriak ekintza jendetsuenak: Pintxo-potea, animalia probak eta ostiral eta larunbat gauetako disko festa eta erromeria.
Datorren urteari begira, zer asmo duzue?
2012rako ideiak batzen hasi gara (lateorroko.jaiak@gmail.com). Gure helburua ekintza kopurua handitzea eta latiorro eta laudioko auzokide gehiago gurekin parte-hartzera animatzea.Latiorroko Jai Batzordeak zorionak eman nahi dizkie latiorro eta laudioar guztiei eta batez ere jaietako ekintzetan parte hartu eta lagundu duten guztioi.