Josu San Pedro / Alkatea: "Helburua bete da, jaiak parte-hartzaileagoak izatea"

Orozkoko udaleko gobernu taldeak "guztiz positiboki" baloratu ditu San Antolin jaiak. Azaldu dutenez abuztuaren 31tik irailaren 4ra antolatutako ekimenekin oso gustura daude: "Ezarri genuen helburua bee egin da, alegia, jaiak parte-hartzaileagoak izatea". Ostalari eta ekitaldiak antolatu dituzten elkarteekin hitz egin ostean, aurten jende gehiago hurbildu dela eta giro ederra egon dela azpimarratu dute.

Orozkoko udaleko gobernu taldeak "guztiz positiboki" baloratu ditu San Antolin jaiak. Azaldu dutenez abuztuaren 31tik irailaren 4ra antolatutako ekimenekin oso gustura daude: "Ezarri genuen helburua bee egin da, alegia, jaiak parte-hartzaileagoak izatea". Ostalari eta ekitaldiak antolatu dituzten elkarteekin hitz egin ostean, aurten jende gehiago hurbildu dela eta giro ederra egon dela azpimarratu dute.

Josu San Pedro alkatearen esanetan, beste herrietako jendea etorri da “urtero jaietan herria bete egiten da autoz, baina aurten jende askok barikuan eta zapatuan Orozko eta Laudio lotzeko antolatu genuen autobus zerbitzua erabili du. Zehazki, barikuan 130ek aukeratu zuten zerbitzu publiko hau eta zapatuan 355ek. Eskaera altua zela eta, azken egun honetan zerbitzu bat gehitu behar izan genuen eta, horrez gain, txikibus bat jarri”.

Txupinazoa, orain arte alkateak jaurtitzen zuen, aurten Itxinape Mendiko Taldeak bota du herriko elkarte guztien izenean. Horrez gain, lehenengoz pregoia irakurri da eta horretaz ere mendi taldea arduratu da. “Jendeak kuriositatea zuen ekimen berri honek zelako erantzuna izango zuen eta jakin badakigu pozik daudela emaitzarekin”.

Hala ere, dena ez dela nahi bezala atera adierazi dute: "Euri jasak zirela eta, ezin izan genuen Pintxo Laudioko gargantuarekin kontatu larunbat goizean. Hau herriko umeentzako sorpresa izango zen, izan ere, ez dugu inoiz herrira gonbidatu eta ez zegoen programan iragarrita”.  

Besteak beste, Orozkoko Gazte Asanbladak antolatutako txalupa lasterketa eta ADIEren joko-poteoaren arrakasta nabarmendu du Udalak: "Lehenengoan gazteek eta umeek hartu zuten parte eta ikusle asko hurbildu zen bertara. Bigarren ekintzak herriko zenbait kuadila izan zituen protagonista. Erdiguneko taberna eta taberna artean jokoak egin zituzten nor baino nor abilago aritu. Berrikuntza hauek guztiz dohainik izan dira Udalarentzako. Horrela, agerian utzi da ez dela ezinbestekoa dirua jaiak hobeak izan daitezen”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide