Aiaraldeko Kultur Zirkuitua abiatuko du igandean Topaguneak

Arabako Topaguneak Aiaraldeko Kultur Zirkuitua prestatu du datozen asteetarako. Iraila eta urria bitarte adin guztiei zuzendutako ekintzak prestatu dituzte. Igandean emango zaio hasiera Baranbion ekimenari. Asterik aste, Menoion, Luiaondon, Baranbion, Amurrion, Laudion eta Arespalditzan emanaldiak izango dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, magia, kirola, ipuingintza eta musika izango dira edizio honetako protagonistak. Irati Anda eskalatzaileak esaterako, "Hamarkada bat harkaitzen artean" diaporama eskainiko du irailaren 30ean Arespalditzan.

Euskara elkarteak, motore
Aiaraldeko euskara elkarteak izango ditu motore aurtengo egitasmoak. Izan ere, proiektuak biltzen dituen zazpi ekitaldietan eskualdeko zenbait elkartek hartuko dute parte. Horien artean daude Baranbioko Belaiki, Amurrioko Aspaltza, Arespalditzako Hogeitalau eta Laudioko Basalarrina elkarteak.
Joxe Rojas Topaguneko arduradunaren hitzetan, zirkuituak formatu txikiko baina kalitate handiko euskarako kultur emanaldiak ekarriko ditu eskualdera; "besteak beste, euskaldunei kultur eskaintzaren berri eman eta harreman sareak zabaltzeko aukerak eskaintzeko".

(Egitarau zehatza deskargatzeko aukera dago ezkerreko zutabean)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide