Fontso Larrazabal jaietako zinegotziak positiboki baloratu du jaietako lehenengo txanpa. Hala ere, pregoiaren irakurketa beste leku batean egin beharko litzatekela adierazi du, "euskal museo gastronomikoa txiki geratu da eta".
Herenegun bukatu zen aurtengo festetako lehen zatia eta abuztuaren 24an ekingo diote laudioarrek bigarren zatiari. Larrazabalek normaltasuna nabarmendu du jaietako ezaugarri gisa: "Ekitaldi guztiak normal joan dira, jende askok hartu du parte eta ez da ezbehar garrantzitsurik egon, nahiz eta entzierro bat atzerapenez hasi eta animali batek herritar bat arinki zauritu".
Udal teknikarien lana eskertu eta goraipatzeaz gain, pergolako guneari ere erreferentzia egin dio: "Gune bikaina da, bere garaian erabaki hori hartu zuenak bete-betean asmatu zuen".