Ikurrinaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte biharko hainbat herritarrek

"Inposaketarik ez, geurea ikurrina!" lemapean aldarrikapenerako tartea zabaldu dute hainbat herritarrek jaietako aurreneko egunean. Azaldu dutenez, udaletxean "inposatuta" ezarritako espainiar banderari uko egitea da helburua. Izan ere, naziotasuna ukatzen duen ikur arrotza da, haien iritziz. Hala, 11:00etan ikurrinaren aldeko kalejira abiatuko dute Gure Aukera elkartetik. 12:00etan, aldiz, Laudioko plaza ikurrinaz betetzeko deia luzatu dute. Bihar hasiko da Laudioko jaien lehen txanda, eta abuztuaren 17 arte festak eta aldarrikapenek ez dute etenik izango.

"Inposaketarik ez, geurea ikurrina!" lemapean aldarrikapenerako tartea zabaldu dute hainbat herritarrek jaietako aurreneko egunean. Azaldu dutenez, udaletxean "inposatuta" ezarritako espainiar banderari uko egitea da helburua. Izan ere, naziotasuna ukatzen duen ikur arrotza da, haien iritziz. Hala, 11:00etan ikurrinaren aldeko kalejira abiatuko dute Gure Aukera elkartetik. 12:00etan, aldiz, Laudioko plaza ikurrinaz betetzeko deia luzatu dute. Bihar hasiko da Laudioko jaien lehen txanda, eta abuztuaren 17 arte festak eta aldarrikapenek ez dute etenik izango. Berakatz egunarekin abuztuaren 24an ekingo diote jaietako bigarren txanpari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide