"Basabideak" marka sortu du udalak ondare naturala mendi ibilbilbideen bidez ezagutarazteko

"Basabideak Laudio". Hala izendatu du Laudioko udalak herriko gune desberdinak ezagutarazteko ibilbide multzoa. Egitasmoaren bitartez ondare naturala eta historikoa herritarrengana hurbildu nahi dute. Asmoa, sortutako logoaren bitartez oinez ibiltzeko bideak kartelen bidez herrian zehar kokatzea da.

"Basabideak Laudio". Hala izendatu du Laudioko udalak herriko gune desberdinak ezagutarazteko ibilbide multzoa. Egitasmoaren bitartez ondare naturala eta historikoa herritarrengana hurbildu nahi dute. Asmoa, sortutako logoaren bitartez oinez ibiltzeko bideak kartelen bidez herrian zehar kokatzea da.

Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, bi proposamenekin aurkeztu dute Basabideak proiektua. Lehenari Errekabieta izena jarri diote, eta Isasi auzotik Santa Luziarako bidea egingo du. Bertan, gerra zibilean "Burdinezko gerrikoa" osatzen zuten berritutako trintxerak ikusteko parada egongo da. Bigarren ibilbideari Mostatxa eta Pagolarreko hozkailua deitu diote.

Gaztain hostoa

Proiektuak gaztain hostoa izango du ikur. Egileen aburuz, eskualdearen Historian izan duen garrantziagatik hautatu dute: "Laudioarrek Basalarrina zelaian egiten zituzten bilerak, gaztainondoen artean. Duela mende bat arte gaztainondoa izan da inguruetan nagusitu den zuhaitza". Gaineratu dutenez, Manuel Fernandez de Oribe apaizak hala idatzi zuen 1796ko idazki batean. "XVIII. menderaino gaztaina izan da eskualdeko familia askorengan garrantzia izan duen frutua. Nerbioi ibaiaren ingurua eta Gorbeialdeak Bilboko portutik Europa osoko lurraldeetara esportatzen zuten".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide