Hezkuntza arautuan bertsolaritza landu duten ikasleek urtekaria kaleratu dute

Ikasturtean zehar egindako lana liburuxka batean bildu dute Aiaraldeko ikastetxe desberdinetako ikasleek. Egitasmoa, Arabako Bertsozale Elkarteak burutu du. Izan ere, urritik maiatzera Amurrio, Laudio eta Urduñako hainbat eskoletan landu dute bertsolaritza. Hala, batetik, urtean zehar Aiaraldean egindako ekintzen errepasoa bistaratzen duen aldizkaria sareratu dute. Eta, bestetik, ikastetxeetako haurrek egindako bertso sortekin liburua.

Uxue Diaz de Cerio Arabako Bertsozale Elkarteko kideak azpimarratu du gauza asko egin eta gertatu direla bertso munduan Aiaraldean. Horien artean daude Arabako bertsolari txapelketa nagusian aiaraldearren arrakasta edo aste santuko oporretan Urduñan burututako bertso barnetegia. Ainhoa Comas 17 urteko amurrioarra, esaterako, txapelketa nagusian finalerdietara pasa zen, eta eskolartekoan hirugarren geratu zen. "Ea hurrengo ikasturtea aurtengoa bezain produktibo eta ederra ateratzen zaigun", gaineratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide