Jesuriko parke eolikoaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko herri kontsulta deitu du ADIEk ekainaren 23rako

ADIE talde independienteak jakinarazi duenez herri kontsulta egingo du ekainaren 23an orozkoarrek Jesuriko parke eolikoa nahi duten ala ez jakiteko. ADIEren arabera, haien filosofiari jarraiki herritarrak parke eolikoen inguruan informatuta egotea izango dute lehendabiziko helburu: "Proiektuak ez du bakarrik gaur egungo herritarrengan eragingo, datozen belaunaldiengan ere eragina izango du". Horregatik, uste dute, biztanleen gehiengoaren babesa izan behar duela egitasmoak aurrera egiteko.

Hori dela eta, herri kontsulta deitu du udal hauteskundeak irabazi zituen taldeak datorren ostegunerako: "Ez du balio legalik izango, horretarako tramiteak oso zailak baitira eta denbora asko beharko genukeelako". Alabaina, ohartarazi dute, parke eolikoa ezartzeko prozedura azkartzen ari dela. "Ez dugu arriskatu nahi balio legala izango duen herri kontsulta egin aurretik aerosorgailuak jartzeko arriskura".

Horregatik, orozkoarrek parke eolikoen inguruan iritzia osatu ahal izateko informazio kanpainarekin jarraituko dute. Ostiral honetan, esaterako, Aiaraldea Zanpazu Bizirik taldea Jesuriko poroiektuak ingurumenean eragingo dituen kalteetaz mintzatuko da 19:30ean Kultur etxean. Horretaz gain, larunbat osoan zehar herritarren zalantzak argitzeko asanblada parte hartzaileak egingo dituzte hiru auzo ezberdinetan. Aurreneko hitzordua Muruetako gizarte etxean izango da, 10:00etan. Bigarrena, 12:00etan egingo dute San Isidro elizan. Eta, azkena, 16:00etan Ibarrako ikastetxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide