Ostegunean aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Euskal Heriko udalen izendegia. Aurrenekoz, udalik ez duten arren herri gisa aitortu dituzte Lezama eta Arrastaria. Bizkaian kokatuta dagoen Lezama herritik bereizteko, testuetan Lezama Aiara erabiltzeko gomendatu du euskal hizkuntzaren erakundeak. Aiaraldeko bi izen hauekin batera, Euskal Herriko 31 herriren izen berriak arautu dituzte. Besteak beste, esan dute, Aiaraldea dela Okondo, Artziniega, Laudio, Aiara eta Amurrio batzen dituen kuadrilla.
Orain arte zilegitzat jo den herrien izendapena, 1979an osatu zen. Aurreneko udal izendegiko egileek aitortu zutenez, denbora eta baliabide faltagatik proposatutako lekuen izen batzuk zalantzazkoak edo asmatuak ziren. Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeak lekuen izendapena zuzena den aztertzeko ikerketa egin du. Nabarmendu dutenez, ikerketaren emaitzak "argiak" izan direnean soilik aldatu dituzte herrien izenak.