Herritarren bozkek Endika Ibañezen kartela izatea Laudioko jaien iragarlea erabaki dute. Atzo eman zuten erabakiaren berri. Igandea bitarte, ugariak izan dira jaietako kartela aukeratzeko kultur etxera hurbildutako herritarrak. Bestalde, internet bidez 497 bozka jaso dituztela nabarmendu dute antolatzaileek. Iaz ere, Endika Ibañezek irabazi zuen txapelketa. Gazteen mailan, Irune Egigurenek irabazi du 14 urte arteko saria. Epaia, kultur etxean bildutako bozkek, internet bidez emandakoek eta epaimahai batek osatu du. Honenbestez, Ibañezek 1.200 euroko saria eskuratuko du. Egigurenek, aldiz, ikasgela osoarentzako ibilaldia.