Irakurzaletasuna bultzatzeko "Bularretik mintzora" programan hartuko dute parte ikastetxe gehienek

Laudio udaleko Euskara Arloak "Bularretik mintzora" ekimena abiatu du. Helburua herriko gazteenengan irakurzaletasuna bultzatzea da. Izaskun Miñano Euskara Arloko Jarduneko Zinegotziaren hitzetan, bost urteko programa bat abiaraziko dute. "Hastapeneko bileretako emaitzen arabera, udal liburutegiak eta Lateorro, Lamuza, Fabian Legorburu eta Ikastola ikastetxeek hartuko dute parte, umeentzako geletan". Gaineratu dutenez, La Milagrosa eskola da ekimenari uko egin duen bakarra.

Bularretik mintzora
Laudiorentzat programa berria den  arren, dagoeneko Euskal Herriko hamar herritan garatzen dabilen egitasmoa da Bularretik Mintzora. Datuek diotenez, 3000 ume ari dira ekimena jarraitzen. Miñanoren ustez, ekimena konplexua da :"Irakasle eta parte hartu nahi duten gurasoentzako formazio saio batzuk (ez dira ezinbestekoak baina bai komenigarriak) egongo dira, beraiek izango direlako bitartekariak. Eta ikastetxeek ere nolabaiteko presentzia dute arren, ekintzak liburutegian gauzatuko dira eskuarki. Udal liburuzainak izango dira, beraz, koordinazioaren arduradunak. Hala ere, gurasoekiko hedapena, ikastetxeen bitartekoa izango da. Sare konplexua beraz...".
 
Eskoletan garatuko diren ekintzez gain, kalea ere erabiliko du udalak irakurzaletasuna bultzatzeko: "Tailerrak, irakurketa klubak, liburu-trukaketak, liburu-motxila eta abar. Diseinuaz, programaren garapenaz eta goi-zuzendaritzaz Donostiako GALTZAGORRI elkartea arduratuko da". Ikastetxeetako ordezkariekin bigarrenez bildu ondoren, ekimena hurrengo ikasturte hasieran abiatzea da antolatzaileen asmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide