Laudioko Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta, ekainaren 4ean Herrera de la Manchako espetxera martxa egingo dute. Izan ere, bertako presondegian dago Pablo Gorostiaga aretarra. "Bere egoera ikur hartuta, Laudioko preso politikoen kontra burutzen den dispertsio politikaren salaketa egitea da ekimen honen helburua", azaldu dute. Era honetan nahi dute Pablo Gorostiagari eta bertan dauden gainerako euskal preso politikoei elkartasuna helarazten saiatzea.
Autobusa ekainaren 4an 0:00aterako da Herrera de la Mancharantza, eta itzulera larunbat gauean egitea espero da. Ekimenarekin bat egiteko Laudioko Ilargi tabernan, Amurrioko Txokogorrin edo Urduñako Mugalde tabernan izena emateko deia luzatu dute antolatzaileek.