Kote Camachoren "La gran carrera" laburmetraiak irabazi du Begibistan lehiaketa

Begibistan laburmetraien lehiaketak baditu irabazleak. Bosgarren urtez, aste osoan zehar laburmetrai desberdinak proiektatu dira Amurrioko Antzokian. Euskal Herriko laburmetraien jaialdirik esanguratsuenetakoa da Begibistan. Hala, euskal film laburrik onena Kote Camachoren "La gran carrera" izatea erabaki du epaimahaiak. Euskarazko film laburrik onena, ordea, Angel Aldarondoren "Ondar Ahoak" izendatu dute.

Saritutako laburmetraiak

Begibistan laburmetraien lehiaketak baditu irabazleak. Bosgarren urtez, aste osoan zehar laburmetrai desberdinak proiektatu dira Amurrioko Antzokian. Euskal Herriko laburmetraien jaialdirik esanguratsuenetakoa da Begibistan. Hala, euskal film laburrik onena Kote Camachoren "La gran carrera" izatea erabaki du epaimahaiak. Euskarazko film laburrik onena, ordea, Angel Aldarondoren "Ondar Ahoak" izendatu dute.

Saritutako laburmetraiak

Zuzendari onenaren saria, aldiz, Jon Garañok eskuratu du, "El metodo julio" lanagatik. Gizonezko aktorerik onena, Txema Blasco izendatu dute, Paul Urkijok zuzendutako "Jugando con la muerte" ikus-entzunezkoagatik. Emakumeen sailan, Iñake Irastorza saritu dute, Iban Lizarralde zuzendariaren "Gartzela" filmean azaleratutako protagonistarengatik. Gidoi-egile onenaren saria, ordea, Tucker Davilak eraman du, "Los 4 Mcnifikos" lanagatik. Euskal argazki zuzendaririk onena, Garikoitz Diaz da epaileen iritziz. Gaztea saria Paul Urkijoren "Jugando con la muerte" pelikulak eraman du. Infobistan sariaren jabeak Itziar Irizar eta Ivan Cortazar dira; "Eta amama" eta "Desastres" lanengatik, hurrenez hurren. Ohorezko txapela Itziar Lazkanori eman diote.
 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide