Laudioko Lidl enpresako almazenetako langileek lan uzteak egin dituzte hitzarmen duin bat lortu asmoz. Izan ere, enpresak 2010eko abenduaren 31an egindako hitzarmenarekin kexu dira langileak. Agapito Valle Aiarako LABen ordezkariaren aburuz, enpresa batzordeak jaso duen azken proposamena soldata %1,5 igotzea, behin behineko kontratazioak "soilik produkzio mailagatik eta %30" izatea eta egun libreak ezabatzeko lanaldiak hamar minutuz murriztea da. Haatik, ostegun goizean eta arratsaldean ordu bateko lan uztea egin zuten langileek. "2010eko abendutik enpresarekin hainbat bilera egin dira, baina ez da negoziaketetan aurrerapausurik lortu", argitu du Vallek.
Egoeraren aurrean, asanblada egin zuten Lidleko langileek. "Ez da nahikoa egindako proposamena, horregatik langileek mobilizatzeko hautua egin dute". Enpresaren zuzendaritzak eskaintza aldatu ezik kontzentrazioak egiten jarriatuko dute. Astelehenean, esaterako, bi orduko lanuztea egingo dute bai goizeko eta bai arratsaldeko langileek.