Laudion bagarelako...euskarak pausu bat haratago jaia

Euskara izotza bezalakoa da, freskatu ezik desagertzeko arriskuan dago. Hala dio larunbat honetan laudion ospatuko den euskararen aldeko jaiaren spotak. Iaz ospatu zen aurrenekoz laudion euskarak pausu bat haratago jaia. Herriko eragile desberdinek bultzatuta, sinadura bilketa egiteari ekin zioten Laudioko udalak aurrekontu guztiaren %2 euskarari eman ziezaion. Eta helburua, lorpen bilakatu zen.
Geroztik, ordea, bada eskuartean duten erronka bat: laudio euskalduntzea.

Euskara izotza bezalakoa da, freskatu ezik desagertzeko arriskuan dago. Hala dio larunbat honetan laudion ospatuko den euskararen aldeko jaiaren spotak. Iaz ospatu zen aurrenekoz laudion euskarak pausu bat haratago jaia. Herriko eragile desberdinek bultzatuta, sinadura bilketa egiteari ekin zioten Laudioko udalak aurrekontu guztiaren %2 euskarari eman ziezaion. Eta helburua, lorpen bilakatu zen.
Geroztik, ordea, bada eskuartean duten erronka bat: laudio euskalduntzea. Horregatik, aurten ere udaberria hautatu dute laudion euskaraz pausu bat haratago emateko. Gainera, Araba Euskaraz jaia bertna izango dela aprobetxatuz, egunean zeharreko jaiari gaueko kontzertuak batu zaizkio: Esne beltza, Kerobia, eta Izargi. Dena dela, egunean zehar ere izango da zer ikusi eta dastatua: umeentzako tailerrak, puzgarriak, pintxo lehiaketa, txakolin dastakaeta, igel jokoa, hankapalu tailerra, mus txapelketa, kantupoteoa... antolatu dituzten ekitaldietako batzuk baino ez dira.  
Laudion bagarelako...euskarak pausu bat haratago izango du lema larunbateko jaiak. Dena dela, laudioarrez gain, Menorkako glosadoreek Arabako bertsolariekin jendea zirikatzeko abileziak neurtuko dituzte. Hitzordua 20:00etan izango da, gaztetxean.
Amurrion ere, euskaraz bai eguna prestatu dute larunbat honetarako. Euskarak, ordea, ez du egun bat merez, eguneroko erabilera baizik. Aitorren hizkuntz zaharrak zioenez euskara bada euskaldun egiten gaituena, ba al ginake euskaldun bestela?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide