Milaka dira Aiaraldeko herri desberdinetan bozka ematera hurbiltzen ari diren herritarrak. Goiza, normaltasun osoz ari da igarotzen. 20:00etan amaituko da zinegotzi eta biltzarkideak erabakitzeko epea. Goizeko 9:00etan ireki dira udaletxe eta foru aldundietan biztanleen ordezkariak aukeratzeko ateak. Etxeratek egindako deiari jarraiki, euskal preso eta iheslarien pegatekin bozkatzera joan da jendea.
Zuzeneko programa
Aiaraldea.com-en programa berezia emitituko da 20:30etatik aurrera. Eguneko irudiak, hautagai guztien mezuak, argazkiak, emaitzen bilketa eta zerrenda bozkatuenetako hautagaiekin zuzeneko elkarrizketak egongo dira ikusgai. Baita twitter bidezko jarraipen berezia ere.