Festa giroan emango dio hauteskunde kanpainari amaiera ADIEk

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2011ko mai. 20a, 02:32

Orozkoko ADIE talde independienteak festa giroan amaituko du hauteskunde kanpaina. Duela hilabeteak ekin zioten auzoz auzo herritarren arazoak zerrendatzeari. Jasotako ekarpenekin hauteskunde programa egin eta aurkeztu dute. Hala, 19:00etatik aurrera umeen txokoa prestatu dute. 20:15ean, aldiz, Josu San Pedro Orozkoko ADIEren alkategaia herritarrei zuzenduko zaie. 20:30ean, aldiz, pintxo dastaketa egingo dute, eta bederatzietatik aurrera musika emanaldia zein dantzaldia izango da Katü Burü taldearekin.

Hauteskunde amaieraren festak, nonahi
Bihar emango diote amaiera hauteskunde kanpainari eskualdeko hautagai guztiek. Gehienek, festa giroan ospatuko dute. Hausnarketa egunaren ondotik, igandean hurbilduko dira hautesontzietara aiaraldearrak udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko bozka ematera,

Zuzeneko jarraipena

Aiaraldea.com-en zuzeneko jarraipen eta emisioa egingo da. Egunean zehar ateratako argazkiez gain, eskualdeko bederatzi herrietako alkategaien mezua izango duzue ikusgai. Eta, gauean, zuzeneko programa egingo dugu herriz herri jasotako emaitzak hedatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide