20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduñan neska bat gogoz kontra ukitzeagatik. Emakumeak salaketa jarri du Ertzaintzaren komisaldegian, eta dioenez igande goizaldean gertatu zen erasoa, 05:00 aldera berbenan zegoela. Ertzaintzaren arabera, erasotzaileak bularretakoa hautsi zion biktimari. Salaketaren ondorioz atzeman dute 20 urteko gaztea. Gaineratu dutenez, atxiloketaren unean polizia iraindu eta mehatxatu du. Atzo bukatu ziren herriko jaiak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.