Rikardo Gutierrez alkategaiari heriotz mehatxua egin diotela salatu du EAJk

Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu duenez egungo alkate den Rikardo Gutierrez Urduñako hautagaiak heriotza mehatxua jaso du. Berria.info webgunearen arabera, hautagaiaren argazki baten gainean "hil egingo zara" esaldia eta diana bat agertu direla salatu du alderdiak. Mehatxua hauteskundeetako kartel baten gainean agertu da. "Kanpaina lasai zihoan baina giro hori hautsi egin du mehatxuak", jakinarazi du EAJk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide