Ostiralean amaituko da Aiaraldeko haur eskoletan matrikulatzeko epea. Heziketa gune hauek 0 eta 2 urte bitarteko umeen zaintzaz arduratzen dira, "heziketa integralaren bultzatuz". Nerea Amurrioko Tanttaka Haur eskolako irakaslea da, eta dioenez, eskola hauetan gauzatzen den hezkuntza metodoa ez da soilik asistentziala: "Bere alde edukatiboa du, umeen hazkuntza potentziatzen dugu ekintzen bidez. Ez da haurtzaindegi soila, gauza gehiago ere egiten ditugu".Besteak beste, gorputza, objektua, afektibitatea, pentsamenduak lantzen dituzte.
Aiaraldean ugariak dira haru eskolak: "Amurrion bi ditugu baina Laudion, Artziniegan, Urduñan eta Aiaran ere badaude". Tanttakan, 21 ume dituzte; 8 txikien gelan eta 13 handienean. "Guraso asko epez kanpo etortzen dira matrikulazio eskaerak egitera, eta arazoak edukitzen ditugu", dio. Horregatik, etzira arte Aiaraldeko edozein haur eskoletara gerturatzeko deia luzatu die gurasoei. Azaldu duenez, bezeroei bi eskaintza plazaratuko dizkiete: bost ordu arteko zerbitzua eta bost ordu baino gehiagokoa: "Legeagatik umeak ezin dira haur eskoletan zortzi ordu baino gehiago egon". Lehenengo zerbitzuak, hilabetero 151 euroko balioa izango du, eta bigarrenak 198 eurokoa. "Hilero egiten da ordainketa, irailetik hasita. Irailak, baina, 141 euroko balioa du, egokitzapen ikastaroa egiten dugulako".