Pertsona bat hil da auto istripuz, ibilgailuarekin zuhaitz bat jo ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2011ko mai. 11a, 16:54

Berria.info webgunean jakinarazi dutenez, lagun batek istripua izan du Orozkon. Foruzainen arabera, arratsaldean jazo da ezbeharra. Itxura denez, ibilgailuak zuhaitz baten aurka egin du talka, eta gidaria hil egin da. Hildakoa 70 urteko gizona da, ustez laudioarra. Bizilagunek kontatu dutenez, emaztea baserrian utzita herrirantz jaisten ari zen istripua izan duenean. Ezbeharra 15:40an gertatu da, Meatza auzoko bihurgune batean. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide