Garraioa, merkataritza, aisia, kultura eta kirola dira amurrioarren kezka nagusiak ikerketa baten arabera

Amurrio Bidean-ek egin duen ikerketaren arabera Gasteizera joateko autobús-zerbitzuak hobetzea da herritarren artean nabarmendu den kezka. Azaldu dutenez, 221 pertsonari galdetu diote herrian faltan zer botatzen duten. 880 ekarpen jaso dituzte. Hurrenez hurren, garraioa, merakataritza, kutlura, kirola, gazteria, osasun-zerbitzuak eta ostalaritza dira eskakizun gehien bildu dituen eremuak. Amurrio Bidean-en arabera, herriko emakumeen gehiengoak estetika eta osasun zerbitzuak ikusi ditu eskas.

Amurrio Bidean-ek egin duen ikerketaren arabera Gasteizera joateko autobús-zerbitzuak hobetzea da herritarren artean nabarmendu den kezka. Azaldu dutenez, 221 pertsonari galdetu diote herrian faltan zer botatzen duten. 880 ekarpen jaso dituzte. Hurrenez hurren, garraioa, merakataritza, kutlura, kirola, gazteria, osasun-zerbitzuak eta ostalaritza dira eskakizun gehien bildu dituen eremuak. Amurrio Bidean-en arabera, herriko emakumeen gehiengoak estetika eta osasun zerbitzuak ikusi ditu eskas. Gizonezkoek, aldiz, ingurumenaren, turismoaren eta lan munduaren inguruko arazoak bistaratu dituzte.

 Garraioa hobetzeko egin dituzten proposamenen artean, Gasteizerako autobús-zerbitzua areagotzea eta eskualdeko autobus linea sortzea daude. Merkataritzaren alorrean, arropa modernoa salduko dituzten dendak,  produktu ekologikoen salmenta eta garbiketa-zerbitzuak eskatu dituzte. Kirolari dagokionez, estalpedun gune bat egitea proposatu dute, gimnasia "aire librean" egiteko. Gazteen aisialdirako lokalen beharra ere plazaratu du ikerketak, edota osasun-zerbitzuak hobetzeko exijentzia: ginekologo eta pediatra gehiago jartzea eta eskualdeko erietxea eraikitzea. Ostalaritzari buruz galdetuta, aldiz, espezialitatedun jatetxe eta "janari azkarra" eskainiko luketen txokoak bota dituzte faltan. Baita prestakuntza-eskaintza ere, besteak beste, hizkuntzak ikasteko eskola.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide